martes, 27 de octubre de 2009

ETT



Taldea 1990. urtean sortu zen, beraz hurrengo urtean taldearen 20. urteurrena izango dugu.

Zeintzuk dira gure helburuak?

Gure helburu nagusia kirolaz gozatzea da eta ahal dugun neurrian kirol praktika sustatzea, batik bat Duatloia eta Triatloia. Horretarako 20. urteurrenari etekina atera nahian, hurrengo urterako Ermuan Euskal Duatloi Zirkuituko froga bat antolatzeko lanetan gabiltza. Honela herriari kirol hau gertutik ikusteko eta gozatzeko aukera emanez.

Zein maiztasunarekin biltzen gara eta non?

Taldeari dagokionez, hilean bein biltzen gera (orain arte edozein tabernatan). Mahai gainean lizentziak, lasterketak, entrenamenduak, eta horrelakoak izaten ditugularik. Hontaz aparte, asteburuetan
elkarrekin entrenatzeko denbora gehiago daukagula aprobetzatuz, larunbat eta
domeka goizetan bizikletaz edo korrikan taldean egiteko gelditzen gera, zirkuituko lasterketaren bat ez badaukagu.

Urtean zeintzuk ekitaldi egiten ditugu;

Kontuan izanik Duatloiak oinezko lasterketa eta txirrindako lasterketa biltzen dituela eta triatloiak igeria ere barne baduela, urtean zehar kirol forga ezberdinetan hartzen dugu parte; Herri-krosak, mendi martxak, Maratoi eta 1/2 Maratoiak, bizikleta martxak eta itsaso trabesiak.
Hontaz aparte eta helburu nagusi bezala, Otsailetik-Apirilera Euskal Duatloi zirkuituko frogetan hartzen dugu parte eta Apiriletik-Irailea Euskal Triatloi zirkuituko frogetan.

Gurekin harremanetan jartzeko?

mail-a: ermukotriatloitaldea@hotmail.com
blog-a: www.ermukotriatloitaldea.blogspot.com

Ermuko Trialoi Taldea Duatloian,Triatloian edota urtean zehar egiten ditugun beste frogetan talde bezala parte hartzeko nahi duen guztiarentzat dago irekia.

KIROLA ONURAGARRI DELA DIOTE, ORDUAN TRIALTOIA 3 ALDIZ ONURAGARRIAGOA IZANGO OTE?

No hay comentarios:

Publicar un comentario